viernes, 18 de marzo de 2016

Neguko proiektuak gela egonkorrean

NEGUKO PROIEKTUAK GELA EGONKORREAN

Bigarren hiruhilabete honetan hiru proiektu lantzen ari gara aldi berean; NEGUA, GORPUTZA eta KOLOREAK.

NEGUA gaiaren inguruan egin duguna erakutsiko dizuegu:

Ø  Kotoizko elur panpinak egin.





Ø  Neguan zer eguraldi egiten duen ikasi.



Ø  Neguko arropak hautatu eta margotu.



Ø  Gaiari lotutako abestia ikasi.
ELURRA MARA MARA – Ene Kantak





Ø  Elurrez estalitako zuhaitza egin: Kartulina urdina, tenpera zuria eta egunkari bateko orriarekin egindako bola baten laguntzarekin, hostorik ez zeukan zuhaitz bat elurrez estali dugu.  




Ø  Gure izena daramaten elur panpinak egin:Urez beteriko puxika bat tenpera zurian igurtzi ondoren, kartulina gorrian gure izena daraman elur panpina egin.







Ø  Olerkia irakurri.




GORPUTZA gaian jorratu duguna erakutsiko dizuegu: 
Ø  Gure aurpegiaren puzzlea osatu.


Ø  Aurpegiaren atalak ikasi.



Ø  Gorputzaren higiene ohiturak ikasi.




KOLOREen gaian hau egin dugu:
Ø  Koloreen nahasketetatik kolore berriak lortu ditugu: Esku bat horiz eta bestea urdinez margotu ostean, bi eskuak ondo igurtziz kolore berdea lortzen da. Gero gure eskuaren markak orrian zanpatu ditugu.
HORIA + URDINA = BERDEA






Teknika bera erabili dugu kolore laranja lortzeko, esku bat gorriz margotuta eta bestea hori apur batekin.
GORRIA + HORIA = LARANJA









Ø  Gaiari lotutako abestia ikasi: KOLOREAK – Ene Kantak





























No hay comentarios:

Publicar un comentario