miércoles, 18 de diciembre de 2013

Erretirodunak / Jubilad@s ZORIONAK!




Honenbeste urte, honenbeste ume
Ibili da gure Elena,
bihotz handiko , pertsona isila
langile ona, kemena
Txikitxoekin dudarik gabe
eman duzu hoberena
horretxegatik merezi duzu
lagun maitea atsedena.

Erretiroari datorkio
prestatu duzun  gidoia
Zanbranan bertan izango duzu
disfrutatzeko sasoia
erromaniko artea ere
dastatzeko arrazoia
ta Baskoniak ea  sartzen dun
asteburuan baloia

Gaur haurreskolan airean dabil
argia oso tristea
ta ez da izango errudun soilik
negu hotzaren kaltea,
txinparta handiak itzali dira
zapuztu da txit labea,
kideen artean  utziko duzu

oroimen paregabea.

Erretirodunak / Jubilad@s ZORIONAK!




1)Berrogei urte ta mila ikasle
zenbaki hutsak ez dira,
barruan daude ahalegin asko
ametsak eta desira.
Hazi txikiei ura botata
kimu sendoak argira;
atzera lasai begira ezkero

hodeiertzeko distira!

2) Lana uzteak alde ona du
hori baita naturala,
baina aitortu behar dut orain
nahiko triste nagoela.
Hemengo asmo hain ederrekin
beterik daukat apala,
badakizue oroimen onak
eramango ditudala.

3) Klase barnean, ikasle erneak
airea beti gardena,
klarionez da bide luzea
etengabeko_ekimena.
Bihotz handiko gorputz txikiak,
aurrerapen nabarmena.
Kontutan hartu guk daukagula
munduko lanik onena!

4) Irriak kanpo, malkoak barne
hori da gure patua,
etengabeko gurpil honetan
bira zorabiatua.
Amaitu arte, mantendu tente
pozaren pozez burua.
Bizitza tantaz tanta dastatu,
hori da nire mezua!

5) Ai lankideok, hauxe duzue
agurraren adiera,
eskertu nahi dut zuen laguntza
kemena nahiz gertuera.
Ea duzuen nire hutsekin
bihotza txit barkabera...
Hartzazue gaur nire besarka,
ondo segi ta aurrera.



Erretirodunak / Jubilad@s ZORIONAK!



Txandal-gizona goiz agertzen da
bemeuvearen  jabea.
Opil-gizona jantoki buru
bai sukaldean orea.
Saku-gizona beti hiruretan
Olentzero txit maitea.
Gutun-gizonak gure “Barcenas”
ematen digu sobrea.

Zure Egiletan bai baratzean
uzten duzu hasperena.
Ez bota uretan pilula urdinak
hori baita zoramena,
gero doala ortura ura
(ta) loratzen da kemena,
zure porrua izango baita
herriko porru gorena.

Zu joan ondoren gure “ratio”
laster gehituko da pila,
erraldoi ordez, Xabi joan zaitez
azkar zazpi ipotx bila.
Bihotz oneko, gizon serio
ondo pasa esker mila,
ta Egiletan denbora askean
hartu herriko makila