miércoles, 18 de diciembre de 2013

Erretirodunak / Jubilad@s ZORIONAK!




1)Berrogei urte ta mila ikasle
zenbaki hutsak ez dira,
barruan daude ahalegin asko
ametsak eta desira.
Hazi txikiei ura botata
kimu sendoak argira;
atzera lasai begira ezkero

hodeiertzeko distira!

2) Lana uzteak alde ona du
hori baita naturala,
baina aitortu behar dut orain
nahiko triste nagoela.
Hemengo asmo hain ederrekin
beterik daukat apala,
badakizue oroimen onak
eramango ditudala.

3) Klase barnean, ikasle erneak
airea beti gardena,
klarionez da bide luzea
etengabeko_ekimena.
Bihotz handiko gorputz txikiak,
aurrerapen nabarmena.
Kontutan hartu guk daukagula
munduko lanik onena!

4) Irriak kanpo, malkoak barne
hori da gure patua,
etengabeko gurpil honetan
bira zorabiatua.
Amaitu arte, mantendu tente
pozaren pozez burua.
Bizitza tantaz tanta dastatu,
hori da nire mezua!

5) Ai lankideok, hauxe duzue
agurraren adiera,
eskertu nahi dut zuen laguntza
kemena nahiz gertuera.
Ea duzuen nire hutsekin
bihotza txit barkabera...
Hartzazue gaur nire besarka,
ondo segi ta aurrera.



No hay comentarios:

Publicar un comentario